DBH4: IKASGELETARA ITZULERA

Kaixo guztioi:

 

Azkenaldi honetan bizi dugun egoera dela eta, ez dizuegu informaziorik bidali. Honen arrazoia, izugarrizko nahastea izaten ari delako izan da. Prentsa bidez informazioa jaso, ondoren aldaketak bata bestearen atzetik, eta batetik gauza bat bestetik bestea...

 

Gaur egun, eta ikuskaritzatik jasotakoaren arabera, DBH 4. mailako ikasleek aurrez aurre bukatu behar dute ikasturtea. Baina osasun segurtasuna bermatzea kontutan izanik, aurrez tutoreek adierazi moduan, gurean ikasle batzuk bakarrik bueltatuko dira eskolara, errefortzua behar dutenak, modu desberdinean antolatuta. Besteak, ekainaren 19 arte telelanean jarraituko dute. Tutoreek adieraziko dute errefortzua jasotzera nork etorri behar duen. Errefortzu saio horiek maiatzaren 28an hasiko dira, atxikitua duzue moldatu dugun ordutegia.

 

Hezkuntza Sailaren dekretuari jarraituz, 3.ebaluaketaren baitan, oinarrizkoak diren konpetentziak eta edukiak lantzen ari gara. Ebaluazio pendienteak dituzten ikasleekin, ordea, hauek indartzen ari gara. Ondorioz, azken notarako, 1. eta 2. ebaluaketetan ateratako emaitzen batezbestekoa egingo dugu. Horrez gain, hirugarren hiruhilabetean ikasleek egin dutena kontuan hartuko dugu azken nota horretan.

 

Besterik gabe, osasunak lagunduko gaituelakoan, besarkada bana.

EKOFISH

Itxialdi aurretik hasi ginen gaia lantzen. Ikasleek klasean gaiari buruzko informazioa jaso zuten jarduera ezberdinen bitartez (bideoak, testuak, grafikoak...). Itxialdiaren aurretik ere irteera bat egin ahal izan zuten arazoa bertatik bertara ikusteko. 3A eta 3B Agitiko hondartzara joan ziren eta bertan zabor pila bat jaso eta marnoba app-a erabiliz karakterizatu ere. 3.C eta 3.Dkoak Zurriolara joan ziren mikroplastikoak aztertzera. Primeran egin zuten lan. Baina aste horretan bertan etxera joan behar izan genuen...

 

AGITI ZURRIOLA

 

Lehengo astean gaiari heldu diogu berriro ere, arazoa gogoraraziz lehenengo, eta proiektuak pentsatzen hasteko saio bat egin dugu, eta hemendik aurrera horretan arituko gara biologia eta fisika kimika ikasgaietan. Ea ideia politak eta eraginkorrak ateratzen diren, beharra handia dago eta!!!! Bestalde gaur eta bihar ikasleek urnietako ontzi sailkapen planta ezagutu ahal izango dute, bertaratu ezin dugunez, bisita birtualak antolatu ditugu. Ea ondo ateratzen den!

 

EUSKAL GAZTE KANTUTEGIA

DBH4ko HAUTAZKOAK

Hemen duzue DBH4ko hautazkoen azalpena egiten duen aurkezpena. Ondo pentsatu eta ez ahaztu ikasleek jaso duten galdetegia erantzutea!

Aurten ere Koldo Mitxelena Literatura Saria jasoko dute gure ikasle batzuek

Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketan, 4. DBHko 2 ikaslek saria lortu dute: Amets Beteluk ipuina sailean eta Aner Urdangarinek, berriz, bertsoa sailean. Bestalde, Beñat Sasiainek aipamena lortu du bere bertso sortarekin. Donostiako ikastetxeetako ikasleek parte har dezakete literatur lehiaketa honetan eta, egia esan, urte askotako tradizioa du lehiaketak.

Bestalde, sari-banaketa egiteko ekitaldia bertan behara geratu den arren, birtualki egingo da. Bejondeizuela, Amets, Beñat eta Aner! Segi horrela! Parte hartu duzuen guztioi ere zorionak! Inondik inora ere, berri bikaina da, egoera berezi hau goxatzeko! Gogoan izan, sormenak ez du mugarik; ba al dago jolas politagorik? Sentitu, pentsatu, ekin! Hauexek sarituak eta lanak:

 

Bertsoa E URDANGARIN GALARTZA,ANER DBH AGUR
Ipuina E BETELU UGARTEMENDIA,AMETS I LITTLE GIRL
Bertsoa E SASIAIN ALKIZA,BEÑAT GURE MUNDU BERDEA ?

Orientazio aholkua

Eta DBH ondoren, zer?

Ohar garrantzitsuak

Egoera zaila dugu benetan. Irakasleak ahalegina egiten ari dira, eta zuen seme alabekin harremanetan daude lanak, azalpenak e.a. bidali eta jasoaz. Eskertuko genizueke zuen seme alabak saiatzen ari direla ziurtatuko bazenute. Baliabide arazorik izanez gero, lasai adierazi. 

Datozen bi asteetan ikastetxea irekita egongo da 9:00tatik 14:00tara, hori bai, txirrina jo behar da, atea itxita egongo baita. Edozer gauza behar baduzue, gogoratu gurasoak etorri behar duzuela, eta ez ikasleak. 

Eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen da.

Klaseen etenaldia

 

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartu erabakia hartu da.

 

Bitartean online jarraituko dugu ikasleei lanak bidaltzen. Ziurtatu, faborez, mezuak irakurri eta bete egiten dituztela.

Orientazio aholkua DBH4koentzat

Datorren ikasturtean zuen seme-alabek egin behar duten aukeraketari buruzko informazioa jasotzeko (Batxilergoak, Lanbide Heziketa Zikloak...) eta dituzuen zalantzak argitzeko, MARTXOAREN 10an 18:00etan batzarra egingo dugu.

Dantzaldia 2020

Ituren 2020

Urtarrilaren 27an, astelehena, Iturena joan ginen 2. DBHko ikasleekin; bertako inauteria ezagutzeko asmoz. Goizean Uraren ibilbidea egin genuen Elgorriagatik Aurtitzera eta bertan bazkaldu ondoren, joareekin batera, Iturengo plazara hurbildu ginen. A zer festa eta anabasa, plazan eta kale ixkinetan! Ederki pasatu zuten ikasleek, jaian erabat murgilduta.

 

2020-2021 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA

 2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea irekitzear dagoela eta, bilera informatiboa egingo dugu ARANTZAZUKO AMA BHIri buruz. Bertan, Bigarren Hezkuntzaren ezaugarri nabarmenenak eta gure lanaren ardatz orokorrak aipatuko dizkizuegu eta, jakina, zuek izan ditzakezuen zalantzak argitzen ere saiatuko gara. Zuen artean gure Ikastetxea ezagutu nahi duen norbait badago, ongi etorria izango da.

Beraz, datorren asteartean, urtarrilaren 27an, Martuteneko egoitzan, arratsaldeko 6etan egingo dugun bilerara gonbidatu nahi zaituztegu.

 

Eskola garraiorako banan-banako diru-laguntzak. 2019-2020. Deialdia

Eskola garraiorako banan-banako diru-laguntzak. 2019-2020. Deialdia 

TxuriUrdin 2019

Hemen dituzue gure patinatzaile trebeak:

Euskararen Egunak badu bere egitaraua:

 

 

Aurten ere Bide Heziketa

Azken urteetan bezala, Donostiako Udaltzaingoaren laguntzaz, Bide Heziketa jaso dute gure ikasleek. Ikastetxean azalpenak jaso ondoren, inguruan ibilalditxoa egin genuen.

 

Irrisarri 2019-2020 DBH1

Ikasturtea ondo hasteko eta elkar ezagutzeko, gure lehengo mailako ikasleek irteera ederra egin zuten: