Euskara 6000 metroan

Otsailean Felipe Uriartek zuzendutako ‘Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere’ dokumentalaren proiekzioa ikustera joan ginen Oronara. Filman hemengo gazte talde batek Nepaleko sherpa batzuekin izandako esperientziak kontatzen dira. Proiekzioaren ondoren solasaldia egin genuen eta gure zalantzak argitzeaz gain argazki bilduma ederra eskuratu.
euskara 6000 metroan bilaketarekin bat datozen irudiak

Pena da 6000 metroan euskara egin daitekeela ikustera joan ginen egun horretan, hemen, Euskal Herrian bertan, harrera egin zigun pertsona gaztelania hutsean aritu zitzaigula. Hurrengoan ea 100 metroan ere euskaraz egin dezakegun!

 

Tabakalera

Abenduan Tabakaleran izan ginen beste ikastetxeetako ikasleen arteko topaketa batean:

Tabakalerako horretan, beste ikasleekin batera, erabaki genuen euskal kantutegi berri bat osatzea. Horretan ari gara lanean orain. Dagoeneko gelaz gela pasa gara bakoitzak bere gustuko kantuen zerrenda osatu dezan.

Aurkezpena

Hemen hasiko dugu Palarra taldeko blog berria. Bertan gure taldeak egiten dituen ekintzak edo interesgarri ikusten ditugunak zintzilikatuko ditugu. Palarra DBH3 eta DBH4ko ikasle batzuk osatzen dugu eta gure helburua institutuan entzuten den hizkuntza euskara izatea da, gure hizkuntzari bultzada bat ematea, hain zuzen.