ES | EU | EN
Gobierno Vasco

ELKARBIZITZA PLANA

 

Ikasturte honetarako finkatu ditugun erronkak honako hauek dira:


Ikastetxeko Elkarbizitza Behatokia berritu. Horretarako jarri dugun epea lehenengo hiruhilabetekoa da.

Ikasleen partaidetza indartu. Horretarako, beraiekin biltzeko eta beraiek biltzeko espazio eta denborak finkatu behar dira. Garrantzitsua da ikasle ordezkariaren figura indartzea. Aurten hilabetero bilduko dira orientatzailea eta gelako ordezkariak; bilera horren helburua eskolako hainbat gai eztabaidatu eta akordio batzuk hartzea izango da.

 

Normalkuntza proiektuan ere ikasleen batzordea finkatu da eta dagoeneko lanean ari da.

Familien inplikazioa ikastetxeko martxan bultzatu. Horretarako garrantzitsua ikusten dugu ikastetxe eta familien arteko komunikazio bideak zabaltzea.

 

© ARANTZAZUKO AMA BHI
Fax: 943457754 | Fax: 943445856 | 012960aa@hezkuntza.net