ES | EU | EN
Gobierno Vasco

IKT IKASTETXE HELDUTASUN-EREDUA GARATZEKO PROIEKTUA ETA ESKOLA 2.0

 

Proiektuaren dinamizatzailea Maite Soroa izango da eta ondorengo funtzioak beteko ditu:

·         Gainerako irakasleei jakinaraztea proiektua gauzatzearren ikastetxeak garatuko duen berariazko plana. Zeregin horretan laguntza-zerbitzuekin lankidetzan jardungo du.

·         Hobetzeko planean identifikatutako IKT ekimenak dinamizatzea, koordinatzea eta ikuskatzea. Plan hori Ikastetxeko Urteko Planean sartuta egongo da.

 

·         Ikastetxean IKTen erabilera pedagogikoa eta hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzea bultzatzea:

o   Irakaskuntzan IKTak erabiltzeko praktika onak eta esperientzia arrakastatsuak elkarrekin aztertzea, ikastetxeko irakasleen artean.

o   Tokiko Berritzeguneak antolatutako bileretan, prestakuntza-saio teknikoetan eta mintegietan parte hartzea.

o   Irakasleen prestakuntza-ibilbidea identifikatzea eta kudeatzea, eta ikastetxearentzako erabakitako heldutasun-maila lortzeko oinarrizko prestakuntza ematea, hala badagokio.

o   Zuzendaritza-taldeari proposatzea ikastetxeak dituen baliabide teknologiko finkoak eta mugikorrak erabiltzeko ordutegiak eta moduak.

Proiektuan parte hartzeagatik ondorengo betebeharrak ditugu:

·         IKT dinamizatzaileak konpromisoa hartu behar du tokiko Berritzeguneak antolatutako prestakuntza- eta aholku-jardueretan parte hartzeko, bai aurrez aurreko saioetan, bai on line.

·         Hobetzeko plana prestatzea, lortu nahi den maila kontuan hartuta, ikastetxeko egungo egoera aztertu ostean. Hobetzeko plan horretan argi eta garbi zehaztu behar da:

o   Ikastetxearen baliabide teknologikoak eta informatikoak nola antolatuko diren, ikasgelan ahalik eta hobekien baliatzeko, eta ahalik eta irakasle gehienek erabiltzeko.

o   Material digitalak nola antolatuko eta sailkatuko diren, irakasle guztiek izan dezaten material horiek erabiltzeko aukera.

o   Ikastetxeak zer-nolako prestakuntza-plana abiarazi behar duen proposatutako helburuak lortzeko, eta nork emango duen prestakuntza, datak zehaztuta.

o   Lortu asmo diren mailak zer-nolako epean erdietsi nahi diren.

o   Ezagutzaren kudeaketa: informazioaren antolaketa,  eskuragarritasuna, segurtasuna...

o   Dinamizazioa eta sustatu beharreko hobekuntzak hainbat alorretan: ekipamenduak, prestakuntza, ikasgelan erabiltzea, jardueren erregistroa...

 

·         Ikastetxeko IKT batzordea sortzea, irakasleek, ikasleek eta familiek proiektuan nola parte hartzen duten aztertzeko. Batzorde horretan egongo dira, gutxienez, zuzendaritza-taldeko kide bat, ikastetxeko IKT dinamizatzailea, eta etapa bakoitzeko irakasle bat.

·         Hobetzeko plana prestatzeko, dagokion Berritzeguneko aholkulariaren laguntza izango du ikastetxeak.

Proiektu honetan parte hartzen dugunez eta Eskola 2.0 egitasmoa DBHra iritsi denez, ikasturte honetan irakasleok formazioa jasoko dugu IKT alorrean. Formazioa ikastetxeko irakaslea den Maite Soroak emango digu.

© ARANTZAZUKO AMA BHI
Fax: 943457754 | Fax: 943445856 | 012960aa@hezkuntza.net