ES | EU | EN
Gobierno Vasco

EUSKARAREN EGUNA 2014

Euskararen eguna dela-eta hainbat mezu bidaliko dizuet esku artean dugun informazioa eta materialak bidaltzen joateko. Zenbakitu egingo ditut errazago kontrolatu ahal izateko. 
Mezu guztiak bidaliko ditut ikastetxe guztietara, nahiz eta gauza batzuk agian egokiagoak izan maila bateko edo besteko ikasleentzat. 
Helbideei dagokienez, ikastetxeetako orokorrak eta programa eta betse kontu batzuk direla-eta esku arten ditudan beste batzuk ere erabiliko ditut, informazioa ahlik eta gehien zabaltzearren.  

Aurtengo euskararen egunaren leloa: Euskara, etenik gabeko haria. 
Gaia: Transmisioa, belaunaldien arteko lotura eta erabilera 

Ahotsak proiektuaren lehenengo fase luzea bukatutzat eman da (ikus www.ahotsak.com). Donostian 140 bat adineko elkarrizketatu dira azken lau urtean eta omenaldia egitea pentsatu da. 

Ekitaldi zentralak: 
1. Ekitaldi instituzionala Ahotsak proiektuan parte hartu duten pertsonekin, azaroaren 29an, larunbata, San Telmo Museoan. 
Irekia da, nahi duena joan daiteke, baina gonbita jaso behar da San Telmo Museoan azaroaren 22tik aurrera.

2. Mintzodromoak, Belaunaldien arteko mintzodromoak abenduaren 3an, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Nagusia 12:00etakoa izango da. Ikastetxeren batek interes handia balu gaztetxo batzuk eramateko mintzodromoetako batera deitu edo idatzi eta begiratuko dugu lekurik ba ote dagoen.

© ARANTZAZUKO AMA BHI
Telefonoa: 943899280 | 012960aa@hezkuntza.net