ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Plastikoak Astigarragako ilarraren egunean

 

Igandean, nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, Arantzazuko ama BHIko  3.DBHko ikasleek, Astigarragako ilar egunean parte hartu zuten itsas-hondakinen arazoa  ezagutarazi eta jendea sentsibilizatzeko asmoz. Horretarako kartelak, eskulanak, jolasak, eta plastikoekin egindako irudien erakusketa txiki bat ere egin zuten,. Bertara hurbildu ziren haurrek, jolasak egin ahal izan zituzten hondakinetako materiala birziklatuz. Datorren urtean ikasbidaian Parisera joateko asmoa dutenez, pintxoak eta bizkotxoak saltzeko aprobetxatu zuten ere.

 

 

© ARANTZAZUKO AMA BHI
Telefonoa: 943899280 | 012960aa@hezkuntza.net